Amaraunean, familian jolasean, hazkuntza kontzientea lantzera

Guaixe 2017ko ira. 21a, 19:05

Amarauneko haurrendako txoko bat.

Haur eta gurasoek Amarauna espazioak dituen hainbat guneetan egon eta partekatzeko aukera izanen dute.

Amarauna Ziordia proiektu autogestionatuko kideek familiei zuzendutako ekimen baten berri eman dute: Familian Jolasean. Amaraunakoek azaldu digutenez, ekimenaren "helburuak gure haurrekin jolasaren bitartez disfrutatzea, gure seme-alabei lagun eta espazio berriak eskaintzea eta helduondako elkar laguntzeko nahiz hazkuntzak egunerokoan sortzen dizkigun kezkez hitz egiteko tribua sortzea dira".

Familia Jolasean ekimena heldu den ostegunean jarriko da martxan, 15:30etatik aurrera. Ostegunero Ziordiko Amarauna espazioan, komentu zaharrean, elkartuko dira. Familia bakoitza komeni zaion ordutegian joateko aukera izanen du, ordutegi zorrotzik gabe.

Ziordiko Amaraunera joaten diren haur eta gurasoek hainbat espazio izanen dituzte erabilgarri: kanpoko jolas guneak, aretoa, psikomotrizitate gela, jostailuen gela, sukaldea, areto handia… Interesa dute gurasoek Amarauneko kideekin harremanetan whatsapp aplikazioaren bidez harremanetan jartzeko aukera izanen dute,  605 742 905 zenbakira (Ane) mezuak bidaliz.

Auzolana
Ziordiko eraikin handia euren nahietara egokitzeko Amarauna Ziordiko kideek agorrilaren 5etik 8ra auzolanera deitu zuten. Jendea poliki bildu zen eta hainbat lan egin zituzten: komun lehorra, jantokia eta arkuak margotuak, ohe estrukturak.... Lanaren emaitzarekin "oso pozik" gelditu ziren eta gehiago eginen dituztela jakinarazi digute. Horren ondoren, ez dute aspertzeko aukerarik izan hainbat jarduera hartu baitituzte.

Erlazionatuak