Gobernuak klima-aldaketari buruzko bere jarrerari buruzko aurkezpena antolatu du

Guaixe 2017ko ira. 27a, 17:30

Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da bihar, 18:00etatik 20:00etara.

Klima-aldaketari buruzko Bide-orria Nafarroako Parlamentuaren aginduz lantzen hasi zen foru administrazioa 2016ko udaberrian. Besteak beste, honako galderei erantzun nahi die bide-orri horrek: nolako eragina dauka klima-aldaketak Nafarroan? Badugu hori jakiterik? Nola murriztuko ditugu emisioak eta nola beteko ditugu nazioarteko konpromisoak? Nola eginen diegu aurre inpaktuei eta nola murriztuko dugu gure ahulezia
Ingurumenaren arloko erronka horri Nafarroako Gobernuak nola aurre eginen dion, zein jarrera hartuko duen azaldu du “Klima-aldaketari buruzko 2017-2030-2050eko ibilbide-orrian”. Zirriborroa egina dago eta orain hura eztabaidatu eta osatu nahi du herritarrekin eta sektore sozial eta ekonomikoekin.

Horretarako, eztabaida-jardunaldi batzuk antolatu ditu. Bertan KliNa zer den azalduko da eta eztabaidatuko da eta Nafarroako klima-aldaketari buruz: egoera, erronkak eta erantzunak bilatzen saiatuko dira. Zazpi eztabaida eta aurkezpen jardunaldietako bat Altsasun izanen da. Nafarroako Gobernua Irekia web orrian dago KLINari buruzko informazio guztia. Lastailean gai jakinei buruzko lau seminario eginen dira. Bestetik, azaroaren 30era arte egin daitezke ekarpenak.