Hiru udal Bira-bira programa berrian

Guaixe 2017ko ira. 22a, 14:13

Nafarroako Antzoki Sareko kide diren zazpi udal Bira-bira programa berria sortu dute. Haren bidez  arte eszeniko profesionalen eta familia osoarendako euskarazko lanak kultur etxeetan eskainiko dira. Urtean zehar garatuko da programa. Hura sustatu dutenen artean Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Olatzagutia daude. Azken herri horretan haurrendako euskarazko bi ikuskizun eskainiko dira eta Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen bana.

TDiferentzia konpainiaren Peter Punk eta Gorakada taldearen Titirikontu kontari ikuskizunek osatzen dute programa. Azken horren emanaldia Olatzagutiko kultur etxeak igandean hartuko du, 17:00etan. Hainbat ipuin abiapuntutzat hartu eta hainbat tekniken bidez emanen du Gorakada taldeak. Etxarri Aranatzen lastailaren 21ean izanen da Bira-birako emanaldia.