Ergoienako Egunaren aurreneko esperientzia ona izan da eta, dirudienez, heldu den urtean Unanuk hartuko du. Larunbatean ospatu zuten ergoendarrek euren eguna. Lasterketa probaren ondoren tripotxak dastatzeko eta frontoian jarritako salmahaietan ekoizleen produktuak eta artisauen lanak erosteko aukera izan zen. Bazkaltzera 80 bat pertsona elkartu ziren eta iluntzera arte giro ederrean ospatu zuten ibarreko aurreneko eguna.