Preferente mailako 2. jardunaldia erdipurdikoa izan da Sakanako taldeendako. Mutiloan jokatu zuen Lagun Arteak, Mutilbera B taldearen kontra. Mutilberak kontrolatu zuen partida hasieran, eta gol aukera asko sortu zituen. Lagunek, aldiz, ezer gutxi egin ahal izan zuen lehen zatian. Bigarren zatian, aldiz, hobeto aritu ziren Lakuntzakoak. Lagunek Mutilbera estutu zuen, baina baloia ez zen kontrako atean sartu. Eta etxekoek berdin; gol aukerak bai, baina gauzatzen ez zirenak. Eta partida husnako berdinketarekin despeditu zen.
Bestalde, Urrotzetik punturik gabe itzuli zen Etxarri Aranatz. Etxarriarrak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak, Arratibelek urrutitik sartutako gol bati esker. Markagailua puzteko beste aukeraren bat izan zuen Etxarrik, baina defentsa akats bati esker berdintzea lortu zuen Urrotzek. Bigarren zatian Urrotzek Etxarri estutu zuen. Gorriz atezaina erasotzen hasi ziren urroztarrak, eta, azkenean bigarrena sartu zuten. Etxarrik behera egin zuen eta 10 minutuko tartean beste bi gol sartu zituen Urrotzek. Bukaera aldera Etxarrik bigarrena sartu zuen eta Urrotzek bosgarrena.
Sailkapen orokorrean Lagunak da liderra (6 puntu). Lagun Artea 14.a da (puntu 1) eta Etxarri 16.a, azkena (punturik gabe). Asteburuan Lagun Arteak Urroztarra hartuko du Zelai Berrin eta Etxarrik Doneztebe izango du aurkari.