EHko erdigunerako martxako bazkarirako izena ematea zabalik

Guaixe 2017ko ira. 28a, 11:10

Urriaren 7an izanen da Independentistak taldeak eta Iratxok antolatutako martxa, baina bazkarirako urriaren 5a baino lehen eman behar da izena

Hurrengo asteburuan, urriaren 8an, Independentistak sareak, Iratxo Mendi taldeak eta Sakanako Mendizaleak taldeak martxa antolatu dute, Euskal Herriko Erdigunera. Jakina denez, Euskal Herriko Erdigunea Beriaindik gertu dago. Hiru zutabe aterako dira, 9:30ean Irañetakoa, bordatik, 8:15ean Unanukoa, herriko plazatik eta 8:45ean Senosiaindik, goiko parteko askatik. Hiru zutabeek erdigunean egingo dute bat eta 11:30ean ekitaldi nagusia izango da. Ondoren, herri bazkaria dago antolatua eta izena ematea zabalik dago, urriaren 5era arte, www.independentistak.eus web gunean edo 943 561 853 telefonoan.