Zalduak gol festa ederrarekin hasi du denboraldia

Guaixe 2017ko ira. 27a, 10:12

Elomendiko Futbol Txapelketa. 1. Jardunaldia: Zaldua 6 – Basati 0

Hasi da Elomendiko Futbol Txapelketa. 12 taldek ekin diote txapelketari, tartean Arakilgo Zaldua taldeak. Modernillo, Unziti, Bidezarra, Ardoi-Poukas, Roca, Elomendi, Izalsa, Ageri, Basati, Eneriz eta Apolo dira txapelketan ariko diren beste taldeak.

Zalduak primeran ekin dio denboraldiari, Basatiren kontra jokatutako partidan 6 eta 0 irabazi baitzuen. Horrela, egungo liderra dugu Etxarrengo taldea. Asteburuan Apoloren kontra ariko da Zaldua, Noainen.