Larunbatean XLIV. San Migel Saria jokatu zen Mungian, aldi berean Arabako Erlojupeko Txapelketa zena, kadeteen eta juniorren mailan. Kadeteen mailan Intersport Irabiako Igor Arrieta izan zen txapelduna (11:32). Uharte Arakilgoak 24 segundo atera zizkion bigarrenari, Luyando-Ganzedo taldeko Javier Ibañezi. Quesos Albeniz taldeko Unai Aznar laugarrena izan zen, 29 segundora, Iker Mintegi (Q.A.) hamaikagarrena, 1:17ra, Inhar Astitz (I.I.) hamabigarrena, 1:17ra eta Unai Villalobos (Q.A.) hemezortzigarrena, 1:51ra.
Juniorren mailan, aldiz, Ibon Ruizek (independentea) irabazi zuen Arabako Erlojupeko Txapelketa (21:16). Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa laugarrena sailkatu zen, 36 segundora, eta bere taldekide Iosu Jaka hogeitaseigarrena, 4:49ra.
Ailetz Lasa bigarrena Uharten
Igandean jokatu zen denboraldiko juniorren mailako Nafarroako azkenaurreko lasterketa, Uharte Iruñean. Bertan juniorrak eta 2. urteko kadeteak lehiatu ziren. Tropel nagusia elkarrekin iritsi zen helmugara eta esprintean Aviron Bayonnais taldeko Patxi Darthayette izan zen txapelduna (1:41:34). Ailetz Lasa (Quesos Burunda) bigarrena sartu zen, Josu Etxeberria (Intersport Irabia) bosgarrena, Imanol Galarza (I.I.) 26.a, Beñat Etxezarreta (I.I.) 27.a eta Unai Villalobos (Q.A.) 36.a, guztiak irabazlearen denbora berean. Hodei Zia (Q.A.) 47.a sartu zen, 4:19ra, eta Javier Mitxaus (I.I.) 61.a, 7:08ra.