Sakanako Mankomunitateak, Mila Kolore elkartearen eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin, desgaitasunen bat duten pertsona guztiendako musikoterapia eta psikomotrizitatea antolatu ditu, 2017/2018 ikasturterako. Larunbat goizetan izango da, hilabetean bitan, ordubeteko saioa talde bakoitzarekin, Altsasuko Gaztegunean, 10:00etatik aurrera. Martina Mora Menendez monitoreak gidatuko ditu saioak. Mila Kolore elkartekoei elkarteak ordainduko die ikastaroa. Aldiz, elkartekoak ez direnek 50 euro ordaindu beharko dituzte.
Izena ematea zabalik dago, urriaren 6ra bitartean, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus).