Asteazkenean Aspeko pilotariak eta teknikariak Karlos Argiñanoren K5 upategian izan ziren. Bertan, eta Argiñano bera buru zela, txakolindegiaren nondik norako guztiak ezagutu zituzten eta udan Donostian jokatutako Txakoli K-Pilota Desafioa irabazteagatik 600 txakolin botila jaso zituzten. Desafio horretan, tartean, Joseba Ezkurdiak lau t´erdiko partida irabazi zuen. K5 upategiko bisitan Joseba Ezkurdia bera, Jose Javier Zabaleta eta Julen Martija izan ziren.