Asteburuan Jaizkibelgo igoera famatua jokatu da. Probaren 39. edizioa zen honakoa, eta 88 pilotuk hartu zuten parte, bertan bildu ziren milaka zaleen aurrean. Igoerak dituen 5,470 kilometroak egiten azkarrena Aitor Zabaleta (Lola BMW) izan zen, 2:32 minututan. Pantxo Egozkueri 4 segundo atera zizkion. Pilotu sakandarrei dagokienez, Mikel Mendinueta arbizuarra (Peugeot 205 GTI) 45.a sailkatu zen (3:23 minutu), eta Iñigo Zelaia bakaikuarra (BMW 325i), aldiz, 47.a, (3:25 minutu).
Urriaren 14an, Urbasako Igoera
Bestalde, aipatzekoa da 37. Urbasako igoera ate joka dagoela, urriaren 14an jokatuko baita, 13:30etik aurrera, Olaztin. Bertan aritu nahi duten pilotuek izena ematea zabalik dute, www.fotomotor.es web gunean, edo www.fenauto.com web gunearen bitartez.