Mank-ek aisialdiko begiraleen lan-poltsa osatuko du

Guaixe 2017ko urr. 1a, 12:08

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak aisialdiko begiraleen lan-poltsa osatu nahi du. Interesatuek, gutxienez, euskara jakin behar dute (C1 ziurtagiria) eta DBHko titulua edo horren baliokidea izan behar dute. Poltsa osatzerakoan kontuan izanen da gidatzeko baimena eta autoa izatea eta aisialdiko begirale tituluaren jabe izatea. Interesatuek euren curriculuma euskara1@sakana-mank.eus e-postara bidali dezakete.