Erabakitze eskubidearen alde lan egiten duen taldeak bi astetan bigarren aldiz manifestazioa deitu du Bilbon. Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna lelo hori du Gure Esku Dagok antolatutako manifestazioak. Deitzaileek Kataluniako erreferenduma babestu eta Euskal Herriarendako ere erabakitzeko eskubidearen aintzatespena eskatuko dute. Baita “eskubide zibil eta politikoen eta askatasun demokratikoen alde” egitea ere. Deialdiarekin bat egin dute, besteak beste, EAJk, EH Bilduk, Ahal Duguk, ELAk eta LABek. Gure Esku Dagoko Sakanako taldeek autobusa antolatu dute.