Zelai Berrin igandean jokatutako partidan, Lagun Arteak 2 eta 0 hartu zuen menpean Urroztarra, merezimendu osoz. Partida beranduago hasi zen, euriaren eraginez joko eremua zehazten duten marrak ez zirelako ikusten. Lehen zatian, lakuntzarrek jokoa gidatu zuten. Hala ere, Urroztarrak gol aukera bikaina izan zuen, Lagunen Del Arbol atezainak bikain gelditu zuena.
Bigarren zatian, lakuntzarrek gol aukera argiak izan zituzten, eta, azkenean, Berorlegik Lagunen lehen gola sartu ahal izan zuen. Lagunek agintzen jarraitu zuen eta handik sei minutura Unanuak lakuntzarren bigarren gola sartu zuen. Eta horrela despeditu zen partida.
Egun bat lehenago, San Donato zelaian, Etxarri Aranatzek Doneztebe hartu zuen. Hasieran etxarriarrak hobe hasi ziren, baloia ongi maneiatuz eta kontrako atera iritsiz; lehen zatian Doneztebek ez zuen apenas arriskurik sortu. Bigarren zatian antzeko joerarekin jarraitu zuten bi taldeek; Etxarrik dominatzen zuen, baina ez zuen golik gauzatzen. Baina jokalari isolatu batean Doneztebek gola sartu zuen eta partidaren nondik norakoa guztiz aldatu zen. Etxarri berdintzen saiatu zen, baina, Doneztebe izan zen bigarrena sartzea lortu zuena. Horrela, jokoan zeuden hiru puntuak Doneztebera joan ziren.
Preferente mailako sailkapen orokorrean Arrotxapea da liderra (7 puntu). Lagun Artea 8.a da (4 puntu) eta Etxarri Aranatz 16.a, punturik gabe. Asateburuan Donezteberen kontra ariko da Lagun Artea, Donezteben, eta Barañainen jokatuko du Etxarrik, Lagunak taldearen kontra.