Resano hirugarrena eta Beltza laugarrena

Guaixe 2017ko urr. 3a, 11:06

Resano.

Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako finalean, Kañamaresek eta Saralegik lortu zuten lehen mailara igotzea

Larunbatean, Igantzin, Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketa jokatu zen. Bost aizkolari lehiatu ziren, tartean bi sakandar, Iban Resano dorrobarra eta Goizeder Beltza etxarriarra. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitu behar izan zituzten eta Oier Kañamares (17:36) eta Eneko Saralegi (17:50) izan ziren azkarrenak eta beraiek lortu zuten hurrengo urtean lehen mailan aritzeko txartela. Iban Resano hirugarrena sailkatu zen (18:05), Goizeder Beltza laugarrena (19:02) eta Jon Telletxea bosgarrena (19:13).