Nafarroako Fibromialgia Elkarteak, AFINAk, fibromialgia, Neke Kronikoaren Sindromea, Sentiberatasun Kimiko Anizkoitza eta antzeko sindrome eta gaixotasunak dituzten sakandarrendako jarduera fisikoa eskainiko du, beste behin, Altsasun, Etxarri Aranatzen eta Irurtzunen. Horretarako Sakanako Mankomunitatearen eta Altsasu, Etxarri Aranatz eta Irurtzungo Udalen laguntza izan du. Helburua, minusbaliotasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa eskaintzea da, pertsona hauek euren bizi kalitatean hobekuntza nabaritu dezaten.
Ikastaro hau Altsasun eta Irurtzunen asteartetan eta ostegunean eskainiko da, urriaren 3tik ekainera bitartean. Irurtzunen Kultur Etxean izanen da, goizez, 10:40etik 12:10era. Altsasun, aldiz, Musika Eskolan, 16:00etatik 17:30era. Aldiz, Etxarri Aranatzen astelehenetan eta asteazkenean ariko dira, Osasun Etxean, 16:00etatik 17:30era.
Izena ematea zabalik dago, Mank-en (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus). AFINAko bazkideek 11 euro ordaindu beharko dituzte hilero, eta bazkide ez direnek, aldiz, 14 euro hilero.