Azkue Fundazioa eta EKKI egileen eskubideei buruz.

Guaixe 2017ko urr. 4a, 12:39

EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoa musika sortzaileen egile eskubideez.

 

 

 

 

 

Musika sortzaileak: zer dira egile eskubideak?

 

Banden Lehia Azkue Fundazioak sortutako lehiaketa da, euskal musika

sustatu eta talde berriei hauspoa emateko helburuak dituena. Aurten

lehiaketaren 9.edizioa ospatuko da eta egitasmoen artean, Euskal

Kulturgileen Kidegoak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean Musika

sortzaileak: zer dira egile eskubideak? izenburupean mintegia antolatu

dute, urriaren 19an, osteguna arratsaldeko 19:00etatik aurrera,

Euskararen Etxean.

Jabetza intelektuala, musikari dagokionez, izango da, bereziki,

mintegian jorratuko den gaia. Alde batetik, Jokin Erkorekak EKKIko

ordezkariak azalduko du: sortzaileek, artista interpretatzaileek eta

ekoizleek dituzten eskubide moralak eta ekonomikoak; musika plagiotik

edota autoretzatik babesteko erregistro publikoak eta pribatuak; zer

egin zure musika zure baimenik gabe erabiltzen badute; nondik datozen

egile eskubideetako irabaziak; edota zertarako balio duten SGAE, AIE

, AGEDI edota EKKI bezalako kudeaketa erakundeek jakiteko; izango

dira ere mintegian azpimarratuko diren beste ezaugarriak/aspektuak.

Eta bestetik, Mikel Inunziagak, “Inun” kantagileak eta Ane San Miguelek

“Aneguria” Bilboko rap abeslariak, beraien esperientzia, musikariak

bezala, kontatuko dute.

Inun” gaztaro osoa darama musikari lotua. Bakarka zein hainbat

musikarirekin era askotako proiektuetan ibili zen 2014ko maiatzean bere

lehen diskoa kaleratu arte, ‘Berreginez’ izenekoa. Grabaketa zuzenean

egin zuen, gitarra, ahotsa eta erritmo elektroniko eta akustikoak loop

pedalekin konbinatuz. 2016ko urrian ‘Da nola’ izeneko bigarren diskoa

aurkeztu zuen. Hainbat euskal idazleren poema musikatu dakartza lan

berriak, Miranderen ‘Oianone’ eta Itxaro Bordaren ‘Zure sahetsean’,

besteak beste.

Aneguria Eskina Femenina, Lapiko KLika eta La DolÇe Rima taldeen

sortzaileetako bat izan da, besteak beste. 2015ean La Basu rap

abeslariak Aire es vida diska plazaratu zuen eta "Trakamatraka"

euskarazko abestian hartu zuen parte. Eta aurton, aurreneko diska

kaleratu du, autoekoitua, Horchata de chufa.

Banden Lehiako bederatzigarren edizio honetako finala azaroaren 24an

ospatuko da Bilborocken eta Itziarren Semeak izango da aurton joko

duen taldea.