Sakanako bertso eskola bertsotruk

Guaixe 2017ko urr. 5a, 08:42
Bertsotruk ekimenaren aurkezpena Seguran. Argazkia: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.

Bertsotruk, helduen bertso eskolen arteko desafio da eta aurten hirugarren edizioa du. Parte-hartzaileek Seguran ospatu zen Bertso Eskolen Eguna baliatu zuten ekimena aurkezteko, larunbatean. 21 taldek eman dute izena, Sakanako bertso eskola tartean. Zortzi multzo egin dituzte eta sakandarrak Azkoitiko Erniarraitz bertso eskolarekin parekatu du. Bertso eskola bakoitzak bestea etxean hartuko dute. Elkarrekin zehaztuko dute saioaren hitzordua eta formatua. Saioak udaberria bitartean jokatuko dira. Bertsotruken helburua da bertso eskoletan dauden helduen arteko harremanak sustatzea baita bertso eskolen artekoa ere.