Udal Ondare eta Eskubideen Inbentarioa egiteko diru-laguntza

Guaixe 2017ko urr. 7a, 11:51
Ergoienako udaletxea

Nafarroako Gobernuak herrialdeko 25 udali diru-laguntza eman die Udal Ondare eta Eskubideen Inbentarioa eta Udal Zoru Ondare Inbentario Berezitua egiteko. Guztira 73.944,53 euro banatu ditu.  Eta haren zati bat hartu dutenen artean Irurtzun eta Ergoienako udalak daude. Irurtzungo Udalak langintza horretara 2.095,72 euro bideratuko ditu eta horietako 1.047,86 gobernuak emanen dizkio.  Ergoienako Udalak inbentariorako 6.231,5 euro jarriko ditu eta foru administrazioak erdia, 3.115,75, emanen ditu.

Inbentarioan jasoak geldituko dira eraikinak, errege-eskubideak, altzari historiko, artistiko edo garestiak, balio higiezinak, kredituak, udal taldearen eskubide pertsonalak, ibilgailuak eta itzuli daitezkeen ondasunak.