D ereduak 0,9 puntu gora

Guaixe 2017ko urr. 6a, 08:44

Nafarroako Unibertsitate Publikora bisitan joandako ikasle sakandarrak. Argazkia: artxiboa.

Ibarreko ikasleen % 82,4 D ereduan (euskaraz, gaztelania ikasgaia) matrikulatuta dago. A ereduan (gaztelaniaz eta euskara ikasgaia) % 13,9 ari dira ikasten eta B ereduan (ikasgai gehienak euskaraz, batzuk gaztelaniaz) % 4 ari dira.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak hizkuntza ereduka izandako matrikulazioaren berri eman du. Hezkuntza eta soziolinguistikako adituek nabarmentzen dutenez, euskarazko eredua da hizkuntza ikastea bermatzen duen bakarra. Haur Hezkuntzan (HH) D ereduko irakaskuntzak ikasleen % 85,4 hartzen du (1,1 gora). Lehen Hezkuntzan (LH) ikasleen % 82,1 ari dira euskaraz ikasten (0,2 gutxiago) eta, azkenik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) % 78,9 ari da D ereduan (1,4 gehiago).



Zikloka

Haur Hezkuntzan (HH) 632 umeetatik (aurreko ikasturtean baino 29 gutxiago) %85,4k D ereduan ikasten du, hau da, 540 ikaslek. Pasatako ikasturtearekin alderatuta euskarazko ereduak 1,1 puntu egin ditu gora, baina 17 ikasle gutxiago daude. B ereduak % 6ko matrikulazioa du, 38 ikasle (1,1eko jaitsiera eta 9 ikasle gutxiago). A ereduari dagokionez, matrikulatuen % 8,6 hartzen ditu, 54 ikasle (portzentaian aldaketarik ez eta 3 ikasle gutxiago).

Bederatzi ikasturteren ondoren Lehen Hezkuntzan euskarazko ereduak behera egin du portzentajean, 0,2 puntu, matrikulazioaren % 82,1 hartuz. Hala ere, LHn D ereduak ikasle kopuruak  gora egin du, 20 gehiagorekin 1.148ra iritsiz. A ereduan joan den urteko ikasle kopuru bera ari da, 181, baina ehunenekotan pixka bat jaitsi da % 13an gelditu (0,2 puntuko jaitsiera). B ereduan ehunekoan eta ikasle kopuruan gora egin du, %4,9 eta 68 ikasle. (0,4 puntu eta 7 ikasle gehiago). Bigarren urtez % 5etik behera gelditzen da. LHn guztira 1.397 ikasle ikasten ari dira.


D ereduak salto handia egin du DBHn: 576 ikasle ari dira euskaraz ikasten, % 78,9, hau da, 26 ikasle eta 1,4 puntu gehiago. Euskarazko eredua DBHn ikasleen % 80 hartzetik gero eta gertuago dago. Kopuru hori beheko hezkuntza mailetan aspaldi lortu da. A ereduko matrikulazioa % 21,1 da eta 154 ikasle ditu (1,4 puntu eta 6 ikasle gutxiago). Guztira 730 ikasle ari dira ziklo horretan. 



Orokorrean 

Sakanan, hiru hizkuntza zikloetan 2.759 ikasle ari dira ikasten, aurreko ikasturtean baino 18 gehiago. Euskara Zerbitzuak zabaldutako datuen arabera, D ereduan 2.264 ikasle ari dira, %82,05 (29 ikasle gehiago eta 0,55 puntu gehiago). A ereduak 389 ikasle ditu, % 14,09 (9 ikasle eta 0,41 puntu gutxiago). Azkenik, B ereduan 106 ikaslea ari dira ikasten, % 3,84 (2 ikasle gutxiago eta 0,16 puntu gutxiago).

Hizkuntza ereduen bilakaera                          
Ikasturtea Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza   DBH      
  A   B   D   A   B   D   A   D  
  Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
97/98 126 24,1 0 0 396 75,9 365 32,5 0 0 758 67,5 168 35,8 301 64,2
01/02 111 20,9 0 0 420 79,1 320 28,8 0 0 792 71,2 262 38,7 419 61,3
05/06 97 18,2 0 0 437 81,8 278 24,7 0 0 876 75,9 235 34 456 66
06/07 98 17,5 16 2,9 445 79,6 272 23,3 14 1,2 883 75,5 216 32 460 68
11/12 79 11,7 29 4,3 568 84 200 15,8 89 7 974 77,1 176 24,5 542 75,5
12/13 85 11,6 34 4,6 616 83,8 201 15,9 67 5,3 557 75,8 178 24,2 557 75,8
13/14 68 9,8 45 6,5 583 83,7 195 15 65 5 1039 80 177 23,4 578 76,6
14/15 69 9,9 41 5,9 585 84,2 184 13,9 69 5,2 1069 80,9 161 22,1 567 77,9
15/16 56 8,4 40 6 573 85,6 184 13,6 71 5,2 1101 81,2 159 22,2 558 77,8
16/17 57 8,6 47 7,1 557 84,3 181 13,2 61 4,5 1128 82,3 160 22,5 550 77,5
17/18 54 8,6 38 6 540 85,4 181 13 68 4,9 1148 82,1 154 21,1 576 78,9