Gizarte ekonomia jardunaldi batean aztergai

Guaixe 2017ko urr. 6a, 10:00

Haren irizpide eta balioak oinarritutako negozio eredu errealak aurkeztuko eta negozio eredu aukera berriak ezagutzeko aukera izanen da Lakuntzako kultur etxean asteazkenean, 09:00etatik aurrera.

 

 

Sakanako Garapen Agentziak (SGA) gizarte ekonomiaren berri emateko jardunaldia antolatu du. SGAko industria eta zerbitzu teknikari Odei Arregi Azpitartek esan digunez, “hainbat enpresek euren arrakasta kasuak aurkeztuko dizkigute eta gizarte ekonomiaren ideiak bultzatuz beren jarduera nola eraldatu duten azalduko dute”. Arregik gaineratu duenez, “eraldaketa horrek Sakanak aurre egin beharreko erronkei erantzun desberdina bat emateko aukera izan daiteke”.

Hitza hartzen lehena Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen elkarteko, ANELgo ordezkaria izanen da. Gizarte ekonomiaren berri eman eta halako eredua duten enpresaklaguntzen duten eskarmentua azalduko du. Esekik, bestalde, haien enpresa eta industria jardueran gizarte ekonomiaren ikuspuntua eta baloreak aplikatu ditela azalduko du. Basaburuan martxan jarritako Ernaizu S Coop-eko kideek Apeztegiberriko Denda eta Tabernaren berri emanen dute; Basaburuako ibarrean dinamika berriak sortzeko modu bat da, bertako produktuen denda eta eguneko menua eta eramateko bazkaria ematen dituena.

Goienerreko ordezkariak energia komertzializazioaren kontrola berreskuratzeko egiten ari den lana aurkeztuko du eta nola horren bidez sistema energetiko berdeago bat eratu nahi duten. Olatukoop, berriz, ekonomia sozial eta eraldatzaileko enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiben sareak beraiek garatutako KoopFabrika tresna aurkeztuko dute, gizarte ekonomia berritzailean ekintzailetza sustatzeko. Despeditzeko, Hiritik At kooperatibak AgroKoopen berri emanen du: gizarte ekonomiaren aplikazioa lehen sektorean. Horretaz, aparte talde dinamika bat izanen da non Sakanako beharrak eta aukerak aztertuko diren, erantzun egokiena bilatzeko.

Asistentzia baieztatzeko

Edo informazio gehiago eskatzeko mgaita@sakanagaratzen.com e-posta edo 674 146 472 telefonoa.

 

Egitaraua

09:00 Harrera.

09:10 Sakanako Garapen Agentziaren aurkezpena.

09:20 ANEL: gizarte ekonomiari sarrera.

09:40 Eseki: industria gizarte ekonomia.

10:00 Ernaizu: gizarte ekonomia Basaburuan.

10:20 Goiener: energia kudeaketaren eraldaketa.

10:40 Atsedenaldia.

11:10 Olatukoop: gizarte ekonomia eraldatzailea eta KOOPFrabrika.

11:40 Hiritik-at: gizarte ekonomia lehen sektoreari begira.

12:10 Talde dinamika.