Hala jakinarazi zion Jon Iñarritu Garcia EH Bilduko senatariari udaberri hasieran emandako erantzunean. Estatuko Administrazio Nagusiak Nafarroan zituen eraikinen inbentarioa eskatu zuen senatariak. Estatuak emandako erantzunean herrialdean ehun bat jabetza dituela erantzun zuen. Haietako lau Altsasun: gaur egun UGTk erabiltzen duena, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren beste bi eraikin eta Guardia Civilaren kuartela. Azken erakunde horrek Irurtzunen ere kuartela du eta ez da zerrendan agertzen.