Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 3. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Enerizen kontra jokatu zuen eta bina berdindu zuen. Horrela, lidergoa galdu zuten etxarrendarrek. Bidezarra da lider berria (9 puntu) eta Zaldua, aldiz, hirugarrena da (7 puntu).
Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko.