Ezkurdiak eta Artolak gaur aukeratuko dute materiala, Altsasun

Guaixe 2017ko urr. 10a, 10:55

Lau t´erdiko final laurdenetako ligaxkako partida jokatuko dute, ostiralean, Joseba Ezkurdiak eta Iñaki Artolak Altsasuko Burunda pilotalekuan (22:00etan, ETB1)

Atzo, astelehenean, lau t´erdiko txapelketako final zortzirenetako azken kanporaketa jokatu zuten Iñaki Artolak eta Unai Lasok. Partida oso gogorrean, Laso sorpresa ematekotan izan zen, baina azkenean, ederki kostata, Iñaki Artolak 22 eta 18 irabazi zion Lasori eta lau t´erdiko txapelketako final laurdenetako ligaxkara sailkatzea lortu zuen Alegiakoak.

Asteburuan lau t´erdiko txapelketako final zortzirenetako lehen jardunaldia jokatuko da. Partida bat Altsasuko ferietan jokatuko da, ostiralean, 22:00etan, Burunda pilotalekuan (ETB1). Hain zuzen ere, kaiolako txapelketan dugun ordezkari bakarrak, Joseba Ezkurdia arbizuarrak, Iñaki Artola izango du arerio. Material aukeraketa gaur egingo dute, 15:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Sarrerak
Ostiraleko Altsasuko pilota jaialdirako sarrerak erreserbatzeko 661 259 009 telefonora hots egin behar da. Bestela, partidaren egunean bertan erosi ahalko dira Burundako txarteldegian.

Altsasuko pilota jaialdia
Ostiralean, 22:00etan, Burunda pilotalekuan (ETB1)
Retegi Bi-Zabaleta / Jaka-Rezusta
Lau t´erdiko txapelketa: Ezkurdia-Artola