XVII. Sakanako Herri Lasterketarako eta Errefuxiatuen Aldeko Martxarako izena ematea zabalik

Guaixe 2017ko urr. 10a, 12:12

Mankomunitateak antolatuta, urriaren 28ean jokatuko dira, Uharte Arakilen. Izena ematea zabalik dago www.kirolprobak.com web gunean

Sakanako Mankomunitateak urtero Sakanako Herri Lasterketa antolatzen du. Aurten Uharte Arakilek hartuko du proba, urriaren 28an, larunbatarekin, 18:00etan, “Ongi etorri errefuxiatuak” lelopean (8 km), junior, senior eta beteranoen mailakoa. Aurretik kategoria txikiko probak jokatuko dira, aurrebenjaminetatik junior mailara arte. Mankomunitatetik adierazi digutenez, egitarau eta auzate berezia izango du aurtengo lasterketak eta, korrika probarekin batera, “Errefuxiatuen Aldeko Martxa” ere egingo da, 4 km-ko proba laburra.

Urriaren 15a baino lehen, merkeago
XVII. Sakanako Herri Lasterketan edo Errefuxiatuen Aldeko Martxan izena ematea zabalik dago, www.kirolprobak.com web orrian. Sakanako Herri Lasterketan parte hartzeko, urriaren 15a baino lehen izena ematen dutenek 6 euro ordaindu beharko dute txip horia badute, eta 7 euro alokairuzko txipa behar badute; urriaren 16tik 27ko 21:00era bitartean egiten badute, 10 euro txip horia izanez gero eta 11 euro alokairuzko txiparengatik. Azkenik, egunean bertan izena ematen badute, 10 euro txip horia badute eta 11 euro txip txuria badute. Kategoria txikikoek egunean bertan eman beharko dute izena, doan.
Eta Errefuxiatuen Aldeko Martxan parte hartzeko izena eman beharra dago baina dohainik da.