Nola zaindu gure azala eguzkitan egon ondoren?

Irati Pellejero Marín 2017ko urr. 13a, 08:00

kolaboratzaileak

Orain emango ditudan gomendioak ez dira soilik azala egoera normalera bueltatzeko izanen, baizik eta lortutako kolore polit hori mantentzeko ere.

Hasierako urratsa beti esfoliazio egoki bat aurrera eramatea da, honen bidez azala era sakon batean garbituz eta bestelako zikinkeriak xahutuz. Modu horretan, zelulak berritu egiten dira, baita hilabete hotzetarako prestatu ere. Azal motaren arabera, esfoliantea era betekoa ala bestekoa izanen da eta maiztasuna ere bai. Larruazala oso sentikorra bada, berritzea astean behin egingo dugu, eta koipetsua bada, aldiz,  bitan edo hirutan.
Neurririk gabeko hidratazioak pisu nabarmena dauka prozesu honetan, eguzkiak deshidratazio handia eragiten baitu. Beraz, oso garrantzitsua da azala bai barnetik bai kanpotik  hidratatzea, hau urte osoan zehar ezin ederragoa edukitzeko. Horretarako, gomendagarria izaten da Aloe Vera eta Aftersun  bezalako  produktuen erabilpena eta hauek guk geuk landatu ahal izatea itzela litzateke! Azken hori posible ez bada, horiek edozein botikatan  eskura daitezke, erabateko purutasuna dutenak gainera.
C bitamina kontsumitzea ere komenigarria da, elikadura bidez zein gehigarri moduan. Hau antioxidatzaile bikaina da, kolagenoaren sintesian parte hartu, gure azalari elastikotasuna eman eta azal orbanak desagertzen lagunduz, azalari argitasuna eta distira ematen diona.
Egoskin berdea, hau izoztu eta krema hidratatzailea bota baino lehen aurpegian zehar masajea ematen badugu (kotoi edo paper batekin) , indartu eta piztuko dugu.
Eguzkiak azala dezente zigortzen du, baina askoz hobe ikusten gara kolore gehiagorekin, hau mantentzeko adituek egunero izokina jatea gomendatzen dute. Honek azala indarberrituko digu eta argitasuna eman.
Dutxa beroak alde batera utzi behar ditugu, hauek deshidratazio handia jasanarazten dute. Beraz, udazkenaren hasierako asteetan, gutxienez, ur hotzarekin dutxatu behar gara. Nabarmenago izanen da dutxa hotza hauek xaboiarekin egin beharrean, olioekin egiten baditugu.
SORPRESA!!! Azken gomendio hau oso goxoa da, lortu dugun kolore hori mantentzeko melanina estimulatzea ezinbestekoa da, eta horretarako badaude hainbat elikagai: azenarioa, tomatea, mertxika, meloia… Baina, badago bat denen gustukoa dena, pistatxoa (egunean 30g). Gogoratu: osasuntsua da, baina kaloria handikoa!!!