Larunbatean XXVII. Barañaingo Irristaketa Maratoia jokatu zen. Bertan Sakana Irristaketa edo Sakana Patin taldeko irristalariak lehiatu ziren. Benjaminen emakumezkoetan Iratxe Lapuente hirugarrena sailkatu zen eta benjaminen gizonezkoetan Oier Ormazabal bigarrena. Hurrengo egunean Zaragozako bidea hartu zuten irristalariak, LII. Zaragozako Hiria-Pilareko festen Irristaketa Torneoa jokatu baitzen igandean. Oier Ormazabalek lan bikaina egin zuen eta podiumera igo zen, hirugarrena sailkatu baitzen.
Sakana Patin taldetik adierazi digutenez, aipatu bi proba hauekin 2016/2017 irristaketa denboraldia despeditu da eta Sakana Irristaketa Taldeko irristalariek denboraldi bikaina egin dutela nabarmendu dute. Dagoeneko, irailetik hasita, 2017/2018 denboraldia prestatzen dabiltza.