Urtero moduan Amaia Dominguez musika irakasleak 2018ko Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiak antolatu ditu. Haietan 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoek parte hartu dezakete. Kantuan bakarka, binaka edo taldeka aritu daitezke. Kantu zaharrak, berriak, sortutakoak, moldaketak… denak onartzen dira, euskaraz badira. Gainera, ahots hutsez, karaoke moduan edo musikarien laguntzarekin interpretatu daiteke kantua.
Lau jaialdi izanen direla jakinarazi du Dominguezek eta haietako bat Sakanan izanen dela aurreratu du. Ekimena despedituko duen jaialdi nagusia apirilean edo maiatza hasieran izanen da. Jaialdietan parte hartu nahi dutenek otsailaren 2ra arteko epea dute izena emateko. Horretarako, madominguez@tafallaikastola.org e-postara idatzi beharko da.