Nafarroako enpresetan lapurretak egiten zituen gaizkile talde bat desegin dute

Guaixe 2017ko urr. 12a, 15:48

Tartean Sakanan lapurretak egin zituzten

Foruzainek eta Polzia Nazionalek 14 pertsona atxilotu dituzte egunotan, Odesa/Makila operazioaren barruan, gaizkile talde bateko kide izateaz akusatuta. Nafarroako 30 enpresa ingurutan lapurreta egitea egozten diete. Ustez taldeko buru diren 5 pertsona kartzelaratu dituzte, Agoizko lehen instrukzioko epaitegiak hala aginduta, eta gainontzekoak auzipetu egin dituzte. Hauetako pertsona batzuk beste lapurretengatik atxilotuta zeuden eta beste batzuk herrialdetik kanpo.

2016an ekin zioten ikerketari, Nafarroako hainbat enpresek lapurretagatik salaketa jarri ostean. Nonbait, modus operandia antzekoa zen eta lapurtutako objektuak ere, antzekoak: dirua eta bitxiez gain, txatarra, material elektrikoa, motorrak, altzairuzko pieza handiak, galdarak eta beste lapurtzen zituzten. Tartean Sakanako enpresa batzuetan ere lapurretak egin zituzten. Auto bat zihoan aurretik, lanzadera moduan, enpresen egoera nolakoa zen ikusteko, eta ondoren beste lapurrak bertaratu eta ateak indartzen zituzten. Operazioa oraindik ere zabalik dago.