Canoren liburuaz ariko dira Astelehen Zoriontsuetan

Guaixe 2017ko urr. 12a, 17:23

Egiarretako elkartean, astelehenean, 19:30ean.

Hilean behin elkartu, asteko aurreneko egunean, eta gai baten gainean euskaraz hizketatzea. Hori da Astelehen Zoriontsuak dinamikaren helburua 2016ko martxoaren 11n martxan jarri zenetik. Arakilen eta Irurtzunen egoitza ibiltaria duen ekimena da Astelehen Zoriontsuak. Eta hizpiderako gaia edo mamia irakurritako testuek (artikuluak, erreportajeak, liburuak) edo ikusitako ikus-entzunezkoek (telebista saioak, filmak, sareetako bideoak) ematen diete.

Udako etenaren ondoren, ikasturteari ekiteko Harkaitz Cano idazlearen Beti oporretan (2015, Susa) liburua aukeratu dute. 14 narrazio jaso zituen liburu horretan Lasarteko idazleak. “Zorion une harrapaezinen inbentarioa” egin zuen Canok idazlan horiekin.