Turismo jasangarriaren inguruko garapen esperientziak ezagutzeko, jardunaldia

Guaixe 2017ko urr. 12a, 18:12

Heldu den ostegunean izanen da, 09:00etatik 18:00etara, Aralarko santutegian

Sakanako Plan Estrategikoan markatutako ildoei segituz, Sakanako Garapen Agentziak antolatu du jardunaldia. Haren helburua da eskualde eta herrialde batzuetan izandako turismo jasangarriaren inguruko garapen esperientziak ezagutaraztea. Ibarreko turismo arloko eragileei eta turismoan interesa dutenei zuzendutako jardunaldia da. Lau ereduren berri emanen dute, bertako jakien inguruko tailer eta dastatzeekin. Gainera, eguraldiak laguntzen badu, Aralarren barnako interpretazio txangoa eginen dute.

Bigarren aldia da Sakanako Garapen Agentziak halako jardunaldi bat antolatzen duena. Joan den urteko azaroan Uharte Arakilgo Zamartze monasterioan 30 pertsona elkartu ziren. Ordukoa arratsaldez egin zen eta, aurten, egun osoko egitaraua prestatu dute. Jardunaldia Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatu du.

Izen ematea
furbitarte@sakanagaratzen.com e-postara idatziz edo 948 117 344 telefonora hots eginez.

Egitaraua
09:00 Hasiera eta testuinguruan jarri. Turismo jasangarria Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urtean.
09:30 Helmuga oso baten apustua: Sierra Nevada.
10:15 Eskaera eta eskaintza daude. Nola lotuko ditugu? Wecoplan.
11:00 Etenaldia, kafea eta artisau ogi tailerra Ogibeltzekin.
12:00 Gure natur eta kultur ondarearekin jarduera jasangarriak. Deltapolet.
12:45 Tokiko produktuaren aldeko apustua. Albi gaztak. Gazta dastaketa.
14:00 Filosofia argiko alojamenduak.
14:30 Bazkari dastaketa, Sakanako tokiko produktuekin.
16:00 Aralarren barnako interpretazio txangoa. Lehen sektorea eta turismoa.
18:00 Ondorioak eta itxiera.
18:30 Aralarko santutegira bisita.