LABen lan duinaren aldeko ekimen ibiltaria etorriko da

Guaixe 2017ko urr. 18a, 09:17

Lan duina, bizi duina prekarietatearen kontrako kanpaina martxan jarri zuen LABek astelehenean. Bi egun geroago Sakanara, Altsasura iritsiko da ekimen ibiltari hori. Horregatik, LABeko delegatuak elkartu eta ekintza sindikaleko tailerrean parte hartuko dute. Arratsaldean, berriz, LABek informazio gunea jarri eta prekarietatearen kontrako eskola antolatu du gazte mugimenduarekin batera. 18:00etatik aurrera izanen da, plazan.

Sakanako LABeko ordezkari Gaizka Uhartek azaldu duenez, “pobretze eta prekarizazio prozesuek gure bizitzako eremu guztiei eragiten die. Gaur egungo egoerak lan zentroetan eta kalean egotea eskatzen du; ekintza sindikala eta soziala era integralean uztartzea”. Horregatik, “egoera aldatzeko”, LABek “martxan jarri nahi ditu euskal langileria osatzen duten kolektibo guztiak. Martxan gara prekarietatearekin amaitzeko eta, batez ere, lan duina eta bizi duinaren alde”. Kanpaina abenduaren 6 arte iraunen du