Igandean Nafarroako 22 urtez azpiko Buruz Buruko Txapelketako finala jokatu zen Labriten. Irurtzun klubeko Urtzi Nazabalek jantzi zuen txapela, Oberena klubeko Oier Canabali 18 eta 9 irabazi eta gero. Hasieran Oberenakoa aurreratu zen, 0 eta 6, baina Nazabalek sakea eskuratu zuenean, seira berdindu zuen eta 12 eta 6 aurreratu egin zen, 12 tanto horietatik 7 tanto sakez eginez. Canabalek sakea berreskuratzean zortzigarren tantoa egin zuen, baina hortik aurrera Nazabalek agindu zuen eta, azkenean, finala irabazi zuen (18 eta 9).