Larunbata da, martxoak 11. Sevillako kontzertua ondo egon zen atzo, ia erabat betea eta soinu ona; aretoko teknikariarekin zortea izan genuen. Ostegunean, atera ginenean, Iruñean hotza egiten zuen eta momentu honetan kafe bat hartzen nago itsasoari begira eta Malagako eguzkiaz gozatzen, entzutegia noiz irekiko zain, furgoneta deskargatzen hasteko. Gainontzeko taldekideak bertako irrati batean daude disko berriaren promozioa egiten. Nire agenda eguneratzeko probestuko dut tartea, urtarriletik disko berriaren aurkezpenaren birarekin gabiltza eta lanean ordena jartzea behar dut.
Bihar, martxoak 12, bueltako bidean eten bat eginen dugu Valentzian. Atzo azken orduan kontzertu bat arratsaldez lotu genuen bertan; hortaz, gaur ez dugu lo gehiegirik eginen eta bihar etxera nahiko berandu iritsiko gara. Normalean goizeko 7:00etarako estudioan lanean nago, baina astelehen honetan, hiru bolo eta hainbeste kilometro egin ondoren, 9:00etarako, lehen klaserako, iritsiko naizela uste dut.
Ikerren WathsApp bat iritsi zait. Nire ikasle nabarmenena, klasea 12:00etara atzeratzen duela dio. Maider haur eskolatik jasotzera joateko aukera izanen dut. Bi urte dagoeneko….nola pasatzen den denbora. Arratsaldean klase gehiago eta 20:00etan “SKALONADOS” iritsiko da. Maiatzan grabatuko dugun diskoaren ekoizpenarekin hasiko gara. Ska musika modan dago, soinu ona dute, disko ona eginen dugu.
Martxoak 24, asteartea. Asteko normaltasunera buelta. Goizeko 7:00etan estudioan. Bulego lana dago, grabaketa aurrekontu batzuk eta urtarriletik lotu gabe dagoen konturen bat. 9:00etan ikasleak iristen hasten dira, goizeko azken orduan Ikerrekin asteleheneko klasea berreskuratuko dugu.
Arratsaldean ordu pare bat daukat gitarra batzuk grabatu eta Alberti Bartzelonara bidaltzeko, nirekin Facebook bidez harremanetan jarri zen kantautorea. Hiru abesti dira, egun batzuk daramat hauek lantzen eta bilatzen duena lortu dudala uste dut. Ondoren klase gehiago eta 20:00etan skari ekinen diogu berriz. Alberten olerki lasaietatik Skalonadosen erritmo frenetikora egokitu behar.
Beste Wathsapp bat, martxoak 17, ostiralerako ordezkapen bat eskatzen didate. Kitarra joleak istripu bat izan du txirrindularekin eta aste parez batez bajan egonen da. Gasteizen da eta hurrengo egunean nire taldearekin Burgosen boloa daukat. Oraingoan moldatu naiteke, udan gauza hauetara iristea zailagoa izanen da. Baietz esanen diet.
Asteazkenean eta ostegunean klaseak eta Skalonadosen aurre-ekoizpenaren artan tarteren bat atera beharko dut ostiralakoa prestatzeko.
Taldea iristen da, pozik datoz. Viña Rock baieztatu digute, badirudi gauzak mugitzen doazela.
Horrela igarotzen dira musikari independente moduan nire egunak; eguneroko lanaren errutina eta asteburuko argi eta glamourraren artean, hipoteka ordaintzen noa.