Sakanako Mendizaleak Orhira

Guaixe 2017ko urr. 19a, 12:30

LarraƱetakoak Pirinioetan, udan.

Igandean, goizeko 6:00etan aterako da autobusa, Olaztitik

Sakanako Mendizaleak taldekoek igandean Pirinioetara joko dute, Orhi mendi mitikoa igotzera. Autobusa goizeko 6:00etan aterako da Olaztitik eta Sakanako herrietan barna izena eman duten mendizaleak jasoko ditu, Pirinioetara jotzeko. Norbaitek joan nahi badu, 639 117 631 telefonora hots egin dezake, autobusean tokia egonez gero izena emateko.