Iruñeko emakumeen kontrako indarkeria epaitzeko auzitegietara Sakanatik 21 kasu iritsi dira urte hasieratik lastailera arte. Gizonezkoen kontrako atestatu horietatik 17 Altsasuko Foruzaingoaren polizia-etxeko agenteek egin dituzte eta gainontzeko lauak beste gorpu batzuk. Soilik ibarreko lau herrietan ez da izan ez salaketarik izan ezta salaturik ere: Irañeta, Arruazu, Ergoiena eta Bakaiku. Beste muturrean daude Altsasu, hamar kasurekin eta Irurtzun, bostekin. 21 kasu horietan 24 atxiloketa izan dira, hiru gizonezko berrerorleak direlako. Atxilotuetako 15 Sakanan bizi ziren eta gainontzeko 9ak ibarretik kanpo.
Foruzaingotik jakinarazi dutenez, gehienetan 112 larrialdi telefonoan jasotako deien ondoren hartu dute esku, gertuen dagoen hiri segurtasuneko patruila mobilizatzen baita. “Delitua baieztatzen bada, atxilotu egiten da eta polizia-etxean eginbideekin segitzen da. Aldi berean, emakumezkoari gertakariak salatzeko aukera eskaintzen zaio. Batzuetan salatzen da, besteetan ez; ofizioz jardun liteke”. Foru poliziatik jakinarazi dutenez, kasu jakin batzuetan (egoeraren arabera, delituaren larritasuna, aurrekariak eta abar) Iruñean egoitza duen asistentzia-brigadako espezialistek esku hartzen dute.
Atxilotutakoa epailearen aurretik pasa ondoren ohikoena emakumezkoarengana ez hurbiltzeko kautelazko urruntze neurria ezartzea da. Neurri horren garapena ziurtatzeko etengabeko polizia-jarraipena egiten dute. “Zoritxarrez, urruntze-neurriak ez betetzea ohiko delitua da, epaile-agindua ez betetzeagatik atxiloketa dakarrena”.
112 telefonoa
Sexu indarkeria delituak larrialdi telefonora hots eginez salatu. Handik protokoloa indarrean jarri eta diziplina askotako profesionalen asistentzia martxan jarriko dute: Foruzaingoa, Emakumeen Arretarako Zerbitzuko abokatuak, lesioak badaude auzitegi-medikuak, espezializatutako psikologoak eta abar.
2017-01-01etik 2017-10-01era genero indarkeriagatik egondako salaketak | |||||
Udalerria | Salaketa kopurua | Foruzaingoa | Besteak | Salatua hemen bizi | Salatua kanpoan bizi |
Irurtzun | 5 | 2 | 3 | 3 | 2 |
Arakil | 1 | 1 | 0 | 0 | 1 |
Irañeta | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Uharte Arakil | 1 | 0 | 1 | 0 | 1 |
Arruazu | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Lakuntza | 1 | 1 | 0 | 2 | 0 |
Ergoiena | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Arbizu | 1 | 1 | 0 | 1 | 0 |
Etxarri Aranatz | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 |
Bakaiku | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Iturmendi | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 |
Urdiain | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 |
Altsasu | 10 | 10 | 0 | 5 | 5 |
Olatzagutia | 1 | 1 | 0 | 1 | 0 |
Ziordia | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 |
Sakana | 21 | 17 | 4 | 15 | 9 |