Nazio Batuen Erakundeak 2017. urtea Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urte izendatu zuen, jarduera ekonomiko hori erantzukizunez bultzatzearen garrantziaz kontzientzia sortu eta sektore turistiko jasangarriago bat sustatze aldera. Sakanako Garapen Agentziak turismo jasangarriaren inguruko esperientziak ezagutzeko jardunaldia antolatu du bigarren urtez, Sakanako Plan Estrategikoan turismo jasangarriaren alde egiten baita. Helburua ibarreko turismo eragileei beste eskualde batzuetako eredu jasangarrien berri ematea zen. Aralarko santutegian egindako jardunaldian 25 bat pertsona elkartu ziren atzo.