Abesbatzak santutegian

Guaixe 2017ko urr. 20a, 10:09

Aurreko urteetan bezala, Aralarko santutegitik abesbatzak pasako dira lastaileko igandeetan. Abesbatzen egitekoa santutegiko meza nagusia edertzea izanen da, 12:30ean. Baita haien errepertorioaren lagin bat erakustea ere. Etzi Iruñeko Spem in Alluid abesbatzak hartuko du egiteko hori. Eta hilaren 29an Erkudengo Ama abesbatzaren txanda izanen da. Altsasuko koralak elizkizuna baino ordu erdi lehenago kontzertua eskainiko du, esan bezala, 12:00etan hasita. Zikloa azaroaren 12an despedituko da. Igande horretan Iruñeko Asisko Frantzisko parrokiako abesbatzaren txanda izanen da.