Errepide segurtasunari buruzko jardunaldia

Guaixe 2017ko urr. 23a, 09:20

Trafikoa autobian.

Gaur, 17:30etik 19:00etara, Iortia kultur gunean, dohainik.

Bizi-segurtasuna, zure ardura, guztiona jardunaldia hasteko trafiko istripuen prebentzioa eta arreta landuko dira. Joaten direnek aukera izanen dute lehen arretako erakustaldi praktiko bat ikusteko. Baita auto-istripuen biktima izan direnen lekukotasunak entzuteko aukera ere. Jardunaldira joaten direnak honakoak ikusteko aukera izanen dute: 360º biratzen duen ibilgailu baten iraulketa simulatzailea; benetako auto eta motor arrisku egoerei aurre egiteko simulatzailea; alkoholaren eta drogen efektuen eraginpean gidatzeak dakarrenaz kontzientzia hartzeko simulatzailea eta haurrendako errepide-segurtasun parkea.