Gure haurren elikadurarekin zer? galderari erantzuten saiatuko dira asteazkeneko jardunaldian. Sakanako Garapen Agentziak eta Sakanako Eskola Txikiek antolatutako jardunaldian tokiko produktuak jatearen garrantziaz hitz eginen da; haien erabilerak gizartean, ingurumenean eta bestelako arloetan duen garrantziaz. Horretarako, jardunaldian hiru hizlarik parte hartuko dute: Ana Carmen Huarte (Xalok-eko dietista-nutricionista), Ainara Moreno (Arrea agroekologia elkartea) eta Alfredo Hoyuelos (Iruñeko Udal Haur Eskoletako gerentea). Hiruren artean Iruñeko Udalak aurrera daraman esperientziaren berri emanen dute.