XX. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa, abian

Guaixe 2017ko urr. 20a, 12:10

Igandean, 16:00etan, ikastolako pilotalekuan jokatuko da lehen jardunaldia

Iñigo Aritza ikastolan euskal kirolak sustatzeko lanarekin aurrera jarraitzen dute. Herri kirolak lantzeaz gain, pilotak ere bere txokoa du ikastolan. Horrela, txikienei pilotaren nondik norakoak azaltzen urteak daramatza Ricardo Lopez de Sabandok, eta ikasitakoa praktikan jartzeko Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa antolatzen da. Aipatu txapelketan Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara bitarteko neska-mutilak aritzen dira eta asteburu honetan hasiko da txapelketa, igandean, 16:00etan, ikastolako frontoian.  

Igandero jokatuko dira partidak, ikastolako frontoian. Final handiak, aldiz, abenduaren 10ean erabakiko dira, Burunda pilotalekuan.

Iñigo Aritzako Pilota Txapelketa
I.jardunaldia (igandean, 16:00etan, ikastolako frontoian)
LH3:
Urko / Harri
Aratz / Ioar
LH4:
Inhar / Asier
Mikel / Alejandro
LH5:
Uxue / Siets
Haizea / Ainhitze
June / Amets
LH6:
Patxi / Peru
DBH1:
Arkaitz / Aimar
DBH2:
Aritz / Aimar
Iker / Jon
DBH3:
Ekhi / Joanes