Preferente mailako 6. jardunaldiak ez du gauza onik utzi gure taldeetan. Sailkapenaren azpian zegoen San Andres taldearen kontra aritu zen Lagun Artea Lizarran. Ongi hasi ziren etxekoak eta 32. minutuan aurreratzea lortu zuten, Del Gallegok sartutako golari esker. Bigarren zatian lakuntzarrek aukera politak izan zituzten, baina baloia ez zen San Andresen atera sartu. Eta partida bukatzear zela bigarrena sartu zuten Lizarrakoek. Horrela, punturik gabe itzuli zen Lagun Artea Lakuntzara.
Bestalde, Iruñean, San Jorgek 4 eta 1 hartu zuen menpean Etxarri. Jokoan baino, punterian asmatu zuten Iruñerrikoek. Lehen zatian bi gol sartu zituen San Jorgek, eta, bigarrenean, arriskuko jokaldiak sortzen jarraitu zuten. Saez de Asteasuk Etxarriren aldeko gola sartu zuen, baina San Jorgekoek beste bi gol sartu zituzten eta, bukaeran, 4 et a1 gailendu ziren.
Barañaingo Lagunak taldeak jarraitzen du lider (15 puntu). Lagun Artea 12.a da (5 puntu) eta Etxarri Aranatz 16.a (3 puntu). Asteburuan, Lagun Arteak San Jorge hartuko du Zelai Berrin eta Etxarri Aranatzek Ardoi B taldearen kontra jokatuko du San Donato zelaian.