Sakandarrak Zubiri-Iruñea maratoi erdian (21 km)
1.Antonio Etxeberria (Iruña): 1:07:08
32.Sergio Garcia de Eulate (Alts): 1:18:26
33.Javier Borrega (Alts): 1:18:27
38.Aritz Munarriz (Etx): 1:19:38
48.Mikel Satrustegi (Arru): 1:20:57
52.Iñaki Azkona (Irur): 1:21:36
56. Gorka Acebes (Olaz): 1:21:49
81.Iban Gonzalez (Urd): 1:23:31
112.Gaizka L. de Zubiria (Bak): 1:25:12
135.Asier Estarriaga (Etx): 1:26:40
168.Jose Ramon Ramirez (Alts): 1:28:48
186.Martin Somocurcio (Alts): 1:29:29
187.Iñaki Paniagua (Alts): 1:29:30
209.Kaxi Estarriaga (Etx): 1:30:28
225.Carlos Mañeru (Etx): 1:31:30
265.Xabier Aierdi (Alts): 1:32:55
385.Javier Rekalde (Irur): 1:39:25
400.Victor Isturiz (Irur): 1:39:49
460.Fernando Montero (Alts): 1:42:23
463.Borja Gonzalez (Alts): 1:42:25
473.Raul Mendoza (Ziord): 1:42:36
482.Jorge Cambero (Alts): 1:43:12
497.Emilio Carabias (Alts): 1:43:57
549.Nicolas Fernandez (Irur): 1:46:29
630.Txema Oderiz (Etx): 1:50:54
Igandean 788 korrikalarik osatu zituzten Zubiri eta Iruñea arteko 21 kilometroak. Arrakastatsua izan zen lasterketaren 2. edizioa, eta aipatzekoa da iazko irabazle berberak izan zituela, Antonio Etxeberria (1:07:08) eta Vanesa Pacha (1:20:02). Iruñeko udaletxeko plaza bete zuten zaleen txalo zaparrada jaso zuten biek. Antonio Etxeberriak minutu bat eta 15 segundo atera zizkion Migel Aristuri (1:08:23) eta Javier Etxarri izan zen hirugarrena (1:10:07). Eta emakumezkoetan Vanesa Pachak bi minutu luze atera zizkion Ana Llorensi (1:22:49) eta 9 minutu luze Uxue Murolasi (1:29:33).
Sakandarrei dagokienez, 24 korrikalari sakandarrek osatu zuten proba, Sergio Garcia de Eulate altsasuarra buru zela. Sailkapenean 32.a sailkatu zen Garcia de Eulate (1:18:26). Zubiri-Iruñea maratoi erdia eta azaroaren 12an jokatuko den Behobia-Donostia proba bereziak dira gure korrikalariendako. Larunbatean Uharte Arakilen jokatuko den Sakanako XVII. Herri Lasterketa Behobia prestatzeko proba egokia izango da.