Sakandarrak Juan Migeliz Leire Trailean (21 k)
1.Xabier Macias: 1:56:33
6.Jose Luis Beraza: 2:04:32
31.Julen Lizarraga: 2:21:04
33.Joxeja Maiza: 2:21:20
64.Migel Angel Asurabarrena: 2:32:35
69.David Mutiloa: 2:34:17
160.Iñigo Aldunate: 2:56:10
Sakandarrak Araia-Aratz Km Bertikalean (4,3 km)
1.Markel Urigoitia: 12:27
7.Anartz Etxeberri: 12:09
24.Ioseba Iza: 12:08
29.Fran Araña: 12:24
51.Joseba Urkia Galartza: 12:23
62.Erkuden San Martin: 12:38
71.Patxi Atxa: 12:41
*Oharra: Bi sailkapenetan korrikalariak nongoak diren ez du jartzen, eta gerta daiteke sakandarren bat sailkapenean ez agertzea.
Larunbatean Juan Migeliz Leire Trail lasterketa jokatu zen Leiren, 21 km eta 1.400 metro positiboko desnibela zuen lasterketa, mendi korrikalari askorendako denboraldiko azken proba. 302 korrikalarik hartu zuten parte eta Xabier Macias (1:56:33) eta Laura Sola (2:20:33) izan ziren txapeldun handiak. Maciasek eta Xabier Zarranzek lehia estua izan zuten eta, azkenean, Maciasek 13 segundo atera zizkion Zarranzi. Segundo bat beranduago sartu ziren Victor Amatriain eta Iñaki Mihura. Emakumezkoetan, aldiz, Solak 4 minutu atera zizkion Maider Fraileri. Sakandarren artean Jose Luis Beraza izan zen lehena. Uharte arakildarra seigarrena sartu zen, probako bigarren beteranoa (2:04:32).
San Martin hirugarren emakumea Araian
Araiako Altzania Mendi Klubak, Asparrenako Udalaren laguntzarekin. Araia-Aratz Km Bertikala antolatu zuen igandean, 4, 3 kilometroko proba. 85 korrikalari aritu ziren eta Markel Urigoitia (12:27) eta Izaskun Zubizarreta (12:34:14) izan ziren azkarrenak. Aipatzekoa da Erkuden San Martin etxarriarra hirugarren emakumea izan zela (12:38).