Sakanako Mankomunitateak Sakanako futbol taldeen laguntzarekin antolatutako 2017/2018 Sakanako Futbol Topaketak aurreko asteburuan abiatu ziren. Zehazki, Kimuen mailako Topaketak izan ziren hasi zirenak; asteburu honetan, kimuek atsedena hartuko dute eta Benjaminen Mailako Futbol Topaketak hasiko dira, Altsasun, Dantzaleku futbol zelaian.
Sakanako Futbol 8 Topaketen helburua txikienengan futbola eta areto futbola sustatzea da; kirola egiteaz gozatzea. Ez da lehiakortasuna sustatu nahi eta horregatik Mankomunitateak ez du inolako sailkapenarik egiten.
9 talde
Benjaminen mailako Sakanako Futbol 8 Topaketetan 9 talde ariko dira: Sutegi, Altsasuko Mediolanum, Txartel eta Seguros Sayas, Etxarri Aranatz 1 eta Etxarri Aranatz A, Lakuntzako Lagun Artea, Uharte Arakilgo Aralar Mendi eta Betelu. Partidak Dantzalekun, Uharte Arakilen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta Ziordian jokatuko dituzte. Igandean Dantzelekun emango diote hasiera denboraldiari.
Kimuek atseden
Kimuetan, bestalde, sei talde dabiltza aurten: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Kaixo eta Tipi Tapa, Urdiain, Etxarri Aranatz eta Lakuntzako Lagun Artea. Aurreko astean hasi zuten denboraldia, Etxarri Aranatzen, eta asteburu honetan atsedenaldia dute. Hurrengo jardunaldia azaroaren 5ean jokatuko dute, Dantzalekun.
Sakanako Futbol 8 Topaketak
Benjaminen 1. Jardunaldia (igandean, Dantzalekun)
10:00etan: Sutegi – Mediolanum
10:00etan: Lagun Artea – Txartel
11:00etan: Etxarri Aranatz – Seguros Sayas
11:00etan: Aralar Mendi – Betelu