NPBko 111 hektarea gehiago deklaratu dira

Guaixe 2017ko urr. 27a, 09:26

Europako Nekazaritza Politika Bateratura (NPB) 6.692,47 hektarea deklaratu dituzte abeltzainek eta nekazariek.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak emandako datuen arabera, ibarrean gehien deklaratu dena abereendako bazkarako ereindakoak izan dira. Europako Nekazaritza Politika Bateratura Sakanan deklaratutakoaren % 80,55 da, joan den urtean baino 1,2 puntu gehiago. Abereen bazkarako 5.390,53 hektarea horien barruan daude alpapa, larre iraunkorrak, zuhaixkadun eta zuhaitzdun larreak, espezie pratensen sail mistoak eta raygrasa.

NPBra aitortutako hurrengo azalera handiena artoarena da, % 7,48; joan den urtean baino 0,12 puntu gehiago. Azalera tamainan hirugarrena laboreak dira. Garia, garagarra eta olo soroak NPBra aitortutako azaleraren % 6,8 dira, 2016arekin alderatuta 0,06 gutxiago. Aitortutakoen artean nabarmentzen den beste azalera beste baso eremu gisa izenekoa da, % 3,97 hartzen duena; joan den urtean baino 0,52 gutxiago.

Europako diru-laguntzetarako Sakanan aitortutako gainontzeko azalerak tamaina txikikoak dira. 25 hektareako kopurua gainditzen duten bakarra lugorri utzitako eremuak dira, 27,3 hektarea (joan den urtean baino 4,09 gehiago). 5 hektarea gainditzen duen kultibo bakarra zalkearena, 7,42rekin (23.34 gutxiago). Aitortutakoen artean eta 2 hektarea baino gehiago dituztenak zazpi dira: Beste erabilera batzuetarako, ez nekazaritzarako ez basorako 3,91 hektarea daude (5,2 gutxiago); zalke eta olo nahasketa 3,59 hektarea; txipuak 2,71 (2106ko kopuru bera); egurretarako azalerak 2,55 hektarea dira (kopuru bera); beste fruta arbolak 2,45 hektarea (0,04 gutxiago); sagarrondoa 2,34 hektarea (0,21 gutxiago) eta baratza 2,3 (0,02 gutxiago). Aitortutako olibondo azalera 0,34 hektarea handitu  da, 1,89ra iritsiz; intxaurrondo azalera baino 8,21 aldiz gehiago.

Bazka-laboreak
Sakanan aitortutako azalerako hamarretatik zortzi abereek jateko da. 5.390,53 horietatik guztietatik % 82,79 bost urte edo gehiago dituzten larre iraunkorrak dira (4.462,46 h). NPBra aitortutako % 7,25 raygras belarra da (390,66 h). Bost urte baino gutxiago dituzten larreak deklaratutakoaren % 3,1 da. Zuhaixkak dituzten larreak, berriz, % 2,64 dira (142,44 h). Azalera tamainari erreparatzen segituz, hurrengoa espezie pratenseen sail mistoak dira % 1,57rekin (84,72 h). Bost urte edo gehiagoko larreak % 1,34 dira (72,26 h). Zuhaitzadun larreak aitortutakoaren % 0,66 dira (35,46 h) eta, azkenik, alpapa % 65 da (34,94 h).

Herrika
Sakanan aitortutako hirutik bat Arakilgoa da, %30,57 zehazki (joan den urtean baino 0,03 gehiago). Aitortutakoaren %10 baino gehiago duten herriak bi dira: Ergoiena % 13,65 (0,35 gehiago) eta Uharte Arakil % 13,44 (0,08). Beste bi herri dira ibarraren deklaratutakoaren % 4 baino gehiago dutenak: Urdiain % 4,63 (0,42 gehiago) eta Altsasu % 4 (1,58 gutxiago). %3ko muga gainditzen duten herriak lau dira: Arbizu % 3,98 (0,06 gutxiago), Ziordia % 3,36 (0,22 gutxiago), Olatzagutia % 3,33 (0,04 gehiago) eta Irañeta % 3,16 (0,05 gutxiago).

Herria Arakil Irurtzun Irañeta Uharte Arakil Arruazu Lakuntza Arbizu Ergoiena Etxarri Aranatz Bakaiku Iturmendi Urdiain Altsasu Olatzagutia Ziordia Sakana
Garia 139,65 0 10,23 4,53 1,88 5,8 11,51 17,99 0 1,79 5,68 13,31 0 0 0 212,37
Garagarra 86,03 0 5,37 5,43 1,81 1,42 4,76 0 0 0,45 2,77 14,9 0 0 0 122,94
Oloa 70,21 0 0 6,55 0 1,83 0 19,7 0 0,57 1,5 25,75 0 0 0 126,11
Artoa 278,06 0 42,13 39,84 34,01 14 10,97 0 65,43 5,69 5,44 4,16 0 0,57 0 500,3
Baba 1,28 0 0 0 0,91 0 3,28 2,67 0 3,15 2,53 1,08 0 0 0 14,9
Alubia 0 0 0 0 0,13 0 0,17 0 0 0 0 0,29 0 0,07 0 0,66
Sorgoa 0 0 0 0 0 0 0 0 0,74 0 0 0 0 0 0 0,74
Zalkea 5,44 1,33 0 0,65 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 7,42
Zalke-Olo nahasketa 0 0 0 0 0 0 0 1,1 2,49 0 0 0 0 0 0 3,59
Patata 0,23 0 0 0 0,01 0 0 0,06 0 0 0 0 0 0 0 0,3
Ekilorea 0 0 0 0   0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
Kalabaza 0 0 0 0 0,13 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0,13
Egurretarako azalerak 0,59 0 0 0,63   0 0 0,77 0 0 0,14 0 0 0,29 0,13 2,55
Beste baso eremuak 201,15 0 2,02 9,49 0,86 0,23 5,46 13,52 3,03 0,25 0,33 1,67 9,95 17,88 0,1 265,94
Beste erabilerak* 0,05 0 0 0,13 0,46 0 0,13 1,93 0,81 0,01 0,07 0,04 0,21 0 0,07 3,91
Txipuak 1,45 0 0 0 1,18 0 0 0 0 0 0,08 0 0 0 0 2,71
Baratza 0 0 0 0,83   0,05 0,33 0,12 0,1 0,22 0,08 0,02 0,09 0,29 0 2,13
Sagarrondoa 0 0 0 1,08   0 0,2 0 0 0 0 0 0 0,87 0,19 2,34
Gereziondoa 0 0 0 0   0 0 0,12 0 0 0 0 0 0,14 0 0,26
Intxaurrondoa 0 0 0 0   0 0 0 0 0 0 0,23 0 0 0 0,23
Mahatsondoa 0 0 0 0   0 0 0 0,77 0 0 0 0 0 0 0,77
Beste fruta arbolak 0 0 0 0   0 0,41 0,05 0,99 0 0 0,29 0,15 0,56 0 2,45
Olibondoak 0 0 0 0   0 0 0 0,84 0 0 0 0 0 1,05 1,89
Lugorri 10,34 0 8,34 0 1,84 0,12 0,31 1,3 3,12 0 0,41 1,52 0 0 0 27,3
Bazkarako** 1251,28 63,55 143,37 829,99 116,14 168,98 228,61 854,43 523,38 138,16 142,99 246,73 257,34 202,34 223,24 5390,53
Guztira 2.045,76 64,88 211,46 899,15 159,36 192,43 266,14 913,76 601,70 150,29 162,02 309,99 267,74 223,01 224,78 6692,47
Guztira % 30,57 0,97 3,16 13,44 2,38 2,88 3,98 13,65 8,99 2,25 2,42 4,63 4,00 3,33 3,36 100
*Beste baso erabilerak. Ez nekazaritzarako ezta basorako.
**Alpapa, larre iraunkorrak, zuhaixkadun larreak, zuhaitzdun larreak, espezie pratenseen sail mistoak, raygrasa.