Nafarroako Harakinen Gremioak antolatuta, 12. Nafarroako txistorra txapelketa jokatu zen Iruñeko Milagrosa auzoan atzo. Lehiaketara aurkeztutako 45 txistorren artean epaimahaiarendako onena Lizarrako Felix Aramendiarena izan zen. Bigarren saria Etxarri Aranazko Karasatorre harategiko Fran Karasatorre Imazek jaso zuen. Zazpi finalisten artean beste bi sakandar izan ziren Aitor Marileñarena Mañeru, Etxarriko Mariñeletxe harategikoa, eta Jose Mari Agirre Mauleon, Lakuntzako Agirre harategikoa. Lehiaketara aurkeztu ziren 45 txistorretatik %17 sakandarrak ziren.