Elomendiko Futbol Txapelketan asteburuan 5. jardunaldia jokatu zen, baina hainbat taldek euren partidak atzeratu zituzten. Tartean dago Arakilgo Zaldua taldea. Unzitirekin jokatu beharreko partida atzeratu egin zen.
Bidezarra da Elomendiko liderra (13 puntu) eta Zaldua bosgarrena da (7 puntu). Aste honetan, bi partida jokatuko dituzte arakildarrek. Batetik, Unzitiren kontra bihar, Domu Santu egunean ariko da Zaldua, 12:00etan, Larrabiden, eta, bestetik, Zalduak sailkapenean 11.a den Roca hartuko du asteburuan Lekunberrin.