Igandean Erriberako bidea hartu zuten Sakanako Mankomunitateak eta Barranka Txirrindulari Taldeak antolatutako BTT ibilaldian parte hartu zutenek. Autobusa hartu eta Alesbesera jo zuten. Izan ere, Arga eta Aragoi ibaiak elkartzen diren ibaiertzetik buelta polita egitea zen asmoa. Eguraldia lagun, Alesbes-Villafranca, Martzilla, Azkoien, Milagro, Faltzes eta Funes artean 52 km-ko ibilbide ederra egin zuten. Bertan bazkaldu ondoren, arratsaldean hartu zuten etxerako bidea.