Sakanako Mankomunitateak Sakanako futbol taldeen laguntzarekin antolatutako 2017/2018 Sakanako Futbol Topaketak martxan daude. Aurreko asteburuan benjaminen Mailako Futbol Topaketen lehen jardunaldia jokatu zen, Dantzalekun, eta kimuen mailakoek atseden jardunaldia zuten. Asteburu honetan, berriz, Kimuen mailako Sakanako Futbol 8 Topaketen 2. jardunaldia jokatuko da Altsasuko Dantzalekun eta benjaminek atsedena hartuko dute.
Sakanako Futbol 8 Topaketen helburua txikienengan futbola eta areto futbola sustatzea da; kirola egiteaz gozatzea. Ez da lehiakortasuna sustatu nahi eta horregatik Mankomunitateak ez du inolako sailkapenik egiten.
Kimuetan sei talde dabiltza aurten: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Kaixo eta Tipi Tapa, Urdiain, Etxarri Aranatz eta Lakuntzako Lagun Artea. Urriaren 22an hasi zuten denboraldia, Etxarri Aranatzen, eta asteburu honetan 2. Jardunaldia dute jokoan, Dantzalekun, goizeko 10:00etatik aurrera.
Benjaminen mailan guztira 9 talde ari dira parte hartzen. Azaroaren 26ra arte atseden hartuko dute txikienek. Egun horretan Uharte Arakilen Areto Futbol jardunaldia izanen dute jokoan.
Sakanako Futbol 8 Topaketak
Kimuen 2. jardunaldia (igandean, Dantzalekun)
10:00etan: Tipi Tapa – Lagun Artea
11:15ean: Etxarri Aranatz – Sutegi
12:30ean: Kaixo – Urdiain